Ikastolako sekretua - Gidoi literarioa

  • Published on
    18-Mar-2016

  • View
    231

  • Download
    11

DESCRIPTION

Gure filmerako gidoi literarioa da.

Transcript

  • 10-11-09

    IKASTOLAREN SEKRETUA

    PERTSONAIAK 1.- GOIATZ: Amaia Garcia, Irati Valls.2.- GORKA: Iker Otazu, Iigo Garmendia.3.- IZAR: Idoia Nabal, Oihane Martinez.4.- XABI: Lorenzo Otermin, Ibai Mateo.5.- IRAKASLE GAIZTOA: Leire Ruiz, .6.- IRAKASLE ONA (Ander): Ruben Cherif, Amaia Urtasun.7.- SORGINA (Maialen): Amaia Bidondo, Jon Marcos.8.- AMATXI: Amaia Astigarraga, Ainhoa Moreno.9.- KOMUNERA DOAN IKASLEA: Mikel Ibez.10.- LIBURUZAINA:11.- 1. UDALTZAINA:12.- 2. UDALTZAINA (izeba) :13.- IDAZKARITZAKO IRAKASLEA:14.- AITATXI: Pablo Roncals, Jokin Ullibarri.15.-

    JASO IKASTOLA LH 6. B. IKASTOLAREN SEKRETUA - GIDOIA 2010-2011

  • 10-11-09

    GIDOI LITERARIOA

    1. SEKUENTZIA: GILTZAK TOPATUTALDEKIDEAK: Jon Lekuona, Mikel Ibez, Amaia Urtasun eta Amaia Astigarraga. 1 (Goiatz bere amonarekin eta Gorka bere aitatxirekin ikastolara doaz. Izarrekin topatu

    dira. Xabirekin topatu dira.) Goiatz: Beno, amatxi, nire lagunekin segituko dut. Amatxi: Ez zara joango niri muxu bat eman gabe.

    Goiatz: Bale, amatxi, baina orain handia naiz. Amatxi: Badakit maitia, beno agur eta asko ikasi.Aitatxi: A ze tontakeria musuarena, eman bostekoa, Gorka.Gorka: Munduko aitatxirik onena zara. (Musua eman dio. Aitatxik bostekoa luzatuta).

    Denek: Agur!2 (Gelan daude)

    Irakasle o: Orain matematika klasea daukagu. Gorde txanela eta atera matematika liburua.Irati: Ez litzateke hobe pelikula bat ikustea?Irakasle o: Ez, hori bihar arratsalderako utziko dugu.Irati: Bale, baina ez ahaztu!Irakasle o: Ez dut ahaztuko, baina gogaikarri jartzen bazara ez dugu pelikularik ikusiko.

    3 Goiatz: Ander, komunera joan naiteke? Irakasle o: Bai, komunera joan zaitezke, baina itxoin Mikel etorri arte, ados?

    Goiatz: Ongi da.(Komunean...).(Irakasle bati giltza arraro batzuk erori zaizkio).

    4 Goiatz: Zureak al dira giltza hauek?

    JASO IKASTOLA LH 6. B. IKASTOLAREN SEKRETUA - GIDOIA 2010-2011

  • 10-11-09

    5 Irakasle g: Ez, ez dira nireak, ez ditut inoiz ikusi.(Irakasleak korrika alde egin du)Goiatz: Bai arraroa irakasle hau!(Goiatz baxu hitz egiten ari da).Goiatz: Gorka, Gorka.Irakasle ona: Goiatz, isildu zaitez, mesedez.

    6 (Gorkak oharra hartzu du).(Oharra: Jolasaldian gauza garrantzitsu bat esan behar dizuet.)Irakasle ona: Zer da zatiki bat, Mikel?Mikel: Zatikia lau erpinetako esfera da, nire etxeko baloiak bezala.Irakasle ona: Badakigu zuri Xabiri bezain beste gustatzen zaizkizula baloiak, baina ez

    da erantzuna. Azalduko dizuet.7 Goiatz: Bueno, komunean eskuak garbitzen ari nintzela irakasle bati giltza hauek

    erori zaizkio, eta ni eskuzabala izanik, ematen saitu naiz, baina berak, aztoratuta, bereak ez direla esan dit.

    8 Izar: Ikastola bukatu ondoren giltzak leku guztietan probatuko ditugu.Xabi: Bai, ideia ona da.

    JASO IKASTOLA LH 6. B. IKASTOLAREN SEKRETUA - GIDOIA 2010-2011

  • 10-11-09

    2. SEKUENTZIA: SORGINA AURKITUTALDEKIDEAK: Amaia Bidondo eta Leire Ruiz. 9 (Ikastola ondoren, gauza eta ate askotan probatu dituzte giltzak.)10 Xabi: Ate hori azkenekoa da. (Izar irekitzen saiatu da.)

    Izar: Ezin da ireki.Goiatz: Baina... baina zerbait ireki beharko du.Xabi: Bai, baina uste dut ez dagoela beste bat.Gorka: Bai, badago, badakizue, sartzen ez diguten ate horretan, horretan probatuko dugu

    11 (Ikasleak gela misteriotsuan sartu dira. Gela oso ilun dago.)Xabi: Linterna aterako dut.Goiatz: Goazen hemendik, iluntasunak beldurra ematen dit eta!Xabi: Lasai, Goiatz, ni zurekin egongo naiz.Izar: Xabi, guztiok dakigu zuk iluntasunari beldurra diozula, ni zuekin egongo naiz.Gorka: Je, je. Beno orain ez daukagu denborarik. Neskak, hortik joan eta gu hemendik joango gara. (Oihu bat entzun da)Gorka: Zer gertatzen da!?Izar: Pertsona bat aurkitu dugu.Goiatz: (Beldurtua) Neska dela uste dut.(Sorginak txoko batean burutik jota dagoela ematen du).(Izarek asmaren bentolina atera du, eta hartu du asma eman diolako).Goiatz: Lasai Izar, lasai...(Goiatzek Izar lasaitu du)Goiatz: Ahoko zapia kenduko diot? Izar: Bai, ea zerbait esaten duen!

    12 Gorka: Saia gaitezen askatzen!

    JASO IKASTOLA LH 6. B. IKASTOLAREN SEKRETUA - GIDOIA 2010-2011

  • 10-11-09

    Xabi: Kateak oso gogor daude.Sorgina: Lasai, ez saiatu. Akedetron materialez eginda daude. Irakasleak dio botere magiko guztiak neutralizatzen dituela.

    13 (Sorginak bere istorioa kontatzen hasi da).Izar: Baina, nor zara zu? Eta zer egiten duzu hemen?!Sorgina: Maialen dut izena. Irakasle batek ni Zugarramurdiko familia baten oinordekoa naizela uste du eta duela 400 urte Zugarramurdi herriko inkisidore batek nire arbasoak sutan erre zituela esaten du.Orain dela urte bat inkisidore baten oinordekoa den irakasle horrek mundu guztitik jarraitu zidan aurkitu arte.Eta orain dela 3 hilabete ni harrapatzea lortu zuen. Sustantzia arraro bat eman ondoren hemen itxita, lotuta eta ahoa estalita esnatu nintzen.Oso beldurtuta nago eta ez dakit zer egin.Esan dit orain errito baten bidez hil nahi nauela!!!!!!!!!Lagundu, mesedez !Badakizue ze irakaslez ari naizen hizketan?Izar: Ez, nor da?

    Sorgina: Badakizue, hori, ile marroia, begi marroiak eta betaurreko gris moredun arraroak eta arrautza formadunak eramaten dituena? Goiatz: Ai ama, komunean ikusi nuen irakaslea da!!! Sorgina: Bai hori izango zen, zerbait arraroa sumatu zenion?Goiatz: Bai giltza arraro hauek erori zaizkio.(Giltzak erakutsi dizkio)

    Sorgina: mmmmmmmm, ze arraroa. Horiekin sartu zarete gela honetan? Xabi: Bai, horiekin. Baietz oso arraroak direla? Sorgina: Bai oso arraroak dira, arrazoia duzu, irakaslea bazain arraroak. Denek: ja, ja, ja a ze ona ja, ja, ja!

    JASO IKASTOLA LH 6. B. IKASTOLAREN SEKRETUA - GIDOIA 2010-2011

  • 10-11-09

    3.SEKUENTZIA: KUTXA IREKI.TALDEKIDEAK: Edurne Beuntza, Iker Otazu, Sara Urdiroz eta Iigo Garmendia.

    Xabi: Zer dago kutxa horren barruan?Sorgina: Hamargarren harria dago.Izar: E? Zer da harri hori?Sorgina: Harri magiko bat da. Gizon arraro horri, uste dut irakaslea dela, entzun nion hamar harri behar zituela ni akatzeko.Goiatz: Eta zergatik behar ditu hamar harri? Ezin zaitu laban batekin hil?Sorgina: Ez dakit, zoroa dagoela dirudi, esaten du errito bat egin behar duela edo

    horrelako zerbait...Gorka: Eta zergatik hil nahi zaitu?Sorgina: Irakasle horrek hil nahi nau azken sorgina naizela uste duelako eta nire

    botereak berak lortu nahi ditu. ( Sorgina da baina disimulatu egiten ari da.)Xabier: Baina, ez zara benetako sorgina, ezta?Sorginak: Ez, noski ezetz! Gorka: Nola sinetsi horrelako kontuetan!Sorginak: (Etsita) Dena dela, lasai, zuek ezin didazue lagundu. Kaxa irekitzeko

    baldintza batzuk behar zenituzkete: 1999. urtearen erdian jaiotako pertsona batek bakarrik ireki dezake.

    (Umeak kalkulatzen hasi dira.)15 Gorka: Errepikatuko al zenituzke baldintzak?

    Sorgina: Bai, jakina. 1999. urtearen erdian jaiotako pertsona batek bakarrik ireki dezake.Gainera, Saturno, Neptuno eta Urano lerrokatuta omen zeuden egun horretan.

    Gorka: Baina, ni naiz baldintza horiek betetzen dituena! (Goiatzek sorginak hanken artean zeukan kaxa hartu du eta Gorkari pasatu dio).16 Goiatz: Tori, Gorka. (Izarrek ez du sinisten Gorkak kaxa ireki dezakeela ). Izar: Hori ez da posiblea!

    JASO IKASTOLA LH 6. B. IKASTOLAREN SEKRETUA - GIDOIA 2010-2011

  • 10-11-09

    (Azkenean Gorkak kaxa irekitzea lortu zuen). Gorka: Lortu egin dut! Zer esaten zenuen, Izar?

    (Gorkak kaxa ireki du eta besteak Gorkarengana hurbildu dira, kaxa barruan dagoena ikustera).

    Gorka: Baina ez da ezer ikusten, ilunegi dago! (Xabi pentsatzen hasi da eta ideia bat bururatu zaio). Goiatz: Xabi, atera linterna eta argitu kaxa. (Xabik, bere linterna atera eta kaxa argitu du. Xabik linternarekin kaxa argitu duenean Gorka konturatu da kaxa barruan paper bat dagoela). Gorka: Begira, hor barruan paper bat dago. (Gorkak papera hartu eta irakurtzen saiatu da, baina ezinezkoa da ezer idatzita ez

    dagoelako.) Gorka: Paper honetan ez dago ezer idatzita. Zer egin behar dugu orain honekin?

    Xabi: Papera pasako?Gorka: Bai horixe!

    (Xabik ideia bat izan du).Xabi: Begira, badago modu bat paper batean ezer ez dagoela dirudienean zerbait

    izkutatua dagoen ziurtatzeko, modu hori hauxe da.Lehenengo, beroa ematen duen zerbait behar dugu, adibidez txiskero bat.Bero iturria paperaren azpian jarri behar duzu eta kontu handiz paperera hurbildu.(Xabik motxilatik txiskero bat atera eta prozesu hori egin du.Bat-batean paperean letra batzuk ikusten hasten dira).Izar: Begira, paperean zerbait idatzia dago!

    JASO IKASTOLA LH 6. B. IKASTOLAREN SEKRETUA - GIDOIA 2010-2011

  • 10-11-09

    4. SEKUENTZIA: ARGAZKIA AURKITUTALDEKIDEAK: Jon Marcos eta Jokin Ullibarri. Amaia Garca eta Irati Valls. 18 eta 19 (Idazkaritzan paperak aztertzen)

    Irakasle g: Bale, baditut behar ditudan datuak. Badakit nola deitzen den, baina zer itxura du? ( Off:Ikasle horren argazkia behar dut.) (Pentsatzen hasi da)

    Badakit non egon daitekeen argazkia uholdeek hondatutako kaxan egonen da.(Irakaslea kaxara doa eta Gorkaren argazkia aurkitu du).Irakasle g: Hemen dago bilatzen ari nintzena. ( Farra maltzurra) JA, JA, JA, JA!Irakasle 3: Bakarrik hizketan? Ongi zaude edo eroetxera eraman behar zaitugu? Ja,

    ja, ja! Ez...lasai, broma da.Irakasle g: Bai, zuk behar duzu eta.(Irakasle 3-k aurpegi txarra jarri du).(Bitartean, gela misteriotsuan...)(Izar paperean dagoena irakutzen hasi da)Izar:

    Lurraren bihotzean bero bero nago,sustrai arteanaurkituko nauzu,ez izan tutunaeta ez begiratu haratago. Armag

    (Lau lagunek ez dute ezer ulertzen)

    Goiatz: Zer esan nahiko du igarkizun honek? 22 (Irakaslearen oinak ikusten / entzuten dira).23 Xabi: Ez dituzue pauso horiek entzuten?

    Izar: Egia da, irakaslea izango da, goazen izkutatzera! 24 (Ate atzean ezkutatu dira)

    JASO IKASTOLA LH 6. B. IKASTOLAREN SEKRETUA - GIDOIA 2010-2011

  • 10-11-09

    (Korrika joan dira eta patioan...)Goiatz: Uf! Txiripaz libratu gara! Gorka: Bai! Baina nola liteke? Sinisten al duzue baldintza horiek betetzen dituena ni naizela?

    25 (Irakaslea gelan sartu da).Irakasle gaiztoa Ja, ja, ja! Dena nik pentsatu bezala doa. Laster etorriko naiz...

    5. SEKUENTZIA: AZTERKETA ETA IKASTOLATIK ATERA.TALDEKIDEAK: Ruben Cherif, Pablo Roncales, Irati Valls eta Amaia Garca. (Hurrengo egunean).

    Amatxi: Bueno, Goiatz, banoa (bi musu eman dizkio).Aitatxi: Eta niretzat musurik? (musuaren keinua egin dio).Amatxi: Zuretzat hau besterik ez (zaplasteko xuabe bat ematen dio). Aitatxi: Eta hori zergatik?Amatxi: Ez zenuen esan musuena tontakeri hutsa zela?(Aitatxik aurpegi arraro jarri du pentsatuz emakume hori aspergarria dela hori esateagatik)Amatxi: Bueno, agur.Goiatz: Baietz...agur.(Idazkaritzan)

    26 Irakasle g: Bere gelara joango naiz, eta orduan zasst .Ja,ja,ja,ja,ja.27 (Azterketa egiten ari dira eta irakasle gaiztoa gelan sartu da).

    Irakasle g: Kaixo, egunon, klase honetako Gorka atera al daiteke momentu batean nirekin hitz egitera?

    28 Irakasle o: Ez, barkaidazu baina azterketa baten erdian gaude.Irakasle g: Ez du axola, patioan berarekin hitz egingo dut.

    JASO IKASTOLA LH 6. B. IKASTOLAREN SEKRETUA - GIDOIA 2010-2011

  • 10-11-09

    Agur eta eskerrik asko.Irakasle o: Zer nahi izango du orain irakasle honek? Susmo txarra ematen dit.

    29 Irakasle ona: Azterketa bukatutakoan patiora atera, mesedez.(Elkarri keinuak eginez bidez denak batera patiora atera dira).Gorka: Zer moduz atera zaizu azterketa, Izar?Izar: Nahiko ongi normalean ateratzen dudanerako.Xabi: E! Asmakizuna landu beharko dugu!Goiatz:Ongi da!

    30 (Behin eta berriro asmakizuna irakurtzen ari dira, baina ez dute ezer aurkitu.)Irati: Zer ari zarete egiten????Xabi: Ezer, ezer!!!!gainera gaur zuri ez zitzaizun baloia tokatzen???Irati: Egia da!!!!! eskerrikasko Xabi gogoratzea gatik, AGUR!!!!!!!(Goiatz bitartean pentsatzen dago eta...)Goiatz: E, itxoin! (Eta asmakizunaren parte batera seinalatu du). Hau zuhaiztian egotea posiblea da.Gorka: Aizue! Ikastolatik atera beharko dugu!Izar: Baina arrapatzen bagaituzte zer? zigortuko digute.Gorka: baaaa!!! berdin du!!!Xabi: Ongi da.Ba Goazen!Goiatz: Beldur piska bat daukat.

    6. SEKUENTZIA: ZUHAIZTIANTALDEKIDEAK: Lorenzo Otermin eta Ibai Mateo. 31 (Ikasleak ikastolaren idazkaritzatik atera dira.) Gorka: Ze ongi, irakaslea ez da ohartu ikastolatik atera garela!32 (Ikasleak urrundu direnean, irakaslea ikastolatik atera da eta ikasleei jarraitu die.)

    Irakasle g: Gaur egun espezial bat izango da niretzat ja,jajajajajaja,jajajajajajaja!(Irakaslea zuhaiztira abiatu da.)

    JASO IKASTOLA LH 6. B. IKASTOLAREN SEKRETUA - GIDOIA 2010-2011

  • 10-11-09

    33 (Lau lagunak zuhaiztian harria bilatzen ari dira)Goiatz: Alde honetatik ez da ezer ikusten.Xabi: Ba hemendik ezta.

    Gorka: Paper honek esaten duenarengatik armag harria benjamin de tudelaren

    plakaren atzeko aldean34 Izar: Atzeko aldean, atzeko aldean, hemen, hemen dago!

    Gorka: Ze harri polita!Goiatz: Harria lortu dugu!Xabi: Ze harri misteriotsua!Izar: Gorde motxilan, Xabi.

    Xabi: BaaaaaaleGorka: Azkar, informazioa bilatzera joango gara

    35 (Irakasleak motxilatik harria eta giltzak hartu dizkie eta harri arrunt bat jarri die).36 Goiatz: Begira irakaslea, ze tuntuna, gu harriarekin eta giltzekin eta bera parrezka. JA,

    JA, JA, JA, JA!Gorka: Itxoin, Xabi, ukitu motxilan ea harria al dagoen!Xabi: Bai, lasai, harria hemen dago.

    37 Goiatz: Goazen! Harria suntsitzeko informazioa bilatu behar dugu. Gorka: Bai, bizkor! Ikastolako liburutegira joango gara.

    7. SEKUENTZIA: LIBURUTEGIATALDEKIDEAK: Idoia Nabal eta Oihane Martinez. 38 (Bitartean irakasle maltzurra...)

    Irakasle g: Oraintxe nator nire sorgintxo hori, aldatzera noa. Ja, ja, ja!(Barrezka hasi da modu maltzurrean.)

    39 (Lau lagunak ikastolako liburutegian daude.)(Bat-batean Ainhoa liburutegiko irakaslea agertu da.)Ainhoa: Zer egiten duzue hemen?

    JASO IKASTOLA LH 6. B. IKASTOLAREN SEKRETUA - GIDOIA 2010-2011

  • 10-11-09

    Izar: Ugaztunei buruzko informazioa bilatzera gatoz.Ainhoa: Ordenagailua piztuta dago, erabil dezakezue. ( Lau lagunak ordenagailuan...)(Informazioa bilatzen ari dira) (Bitartean musika dago) (Lau lagunak erbakitzen ari dira.)Izar: Nire ustez hau da. Xabi, eman harria konparatzeko.Xabi: Ongi, poltsiko honetan daukat. Itxoin bestean bilaktuko dut. Oh,oh...Goiatz: Zer gertatzen da Xabi?Xabi: ehhhhh. Ez daukat harria!!Izar: Nola ez duzula harria!Xabi: Ba ez daukadala! Daukadana ez da harri berezia! Norbaitek aldatu dit! irakaslea izan dela uste dut! Izar: Gogoratzen zarete parkean harria bilatzen ari ginenean, irakaslea korrikan eta barrezka joan denean?Xabi: Bai, ni oroitzen naiz, arrazoi osoa duzu Izar.Gorka: Badakit ni eta Goiatz irakaslea despistatzera joango gara eta zuek bitartrea harriaren informazioa bilatu. Ados?Goiatz: Ados nago.

    40 (Behar duten informazioa lortu dute).Izar: Hemen dago bilatzen ari ginena, Armaga, maiteminduta dauden bi pertsonak batera ukitzean desagertuko da.Xabi: Informazioa aurkitu dugu, goazen sorgina eta irakaslea dauden gelara.

    8. SEKUENTZIA: ERRITOA ETA SALBAZIOATALDEKIDEAK: Maialen Senz, Maitane Olza, Ainhoa Moreno eta Adriana Pirola. 41 (Gelako atean daude).

    Xabi: Goiatz, saiatu atea irekitzen.(Goiatz atea irekitzen saiatu da)Goiatz: Izar, hileko pintza utziko?

    JASO IKASTOLA LH 6. B. IKASTOLAREN SEKRETUA - GIDOIA 2010-2011

  • 10-11-09

    Izar: Tori, hemen daukazu.Goiatz: Eskerrik asko.(Bitartean irakasle gaiztoa erritoa egiten hasi behar da).Irakasle g: Bueno, nire sorgintxo maitea, erritoa egiten hasiko gara.(Irakaslea harriak hartzen ari da)(Erritoarekin hasi da)Irakasle g: Lehenengo harria, Afrikako Klimangaroko puntatik ekarritakoa.

    (Irakaslea Afrikako harria bularrean jarri dio sorginari, ezker goialdean.)Bigarren harria, Amerikako Akonkaguatik ekarritakoa.(irakaslea Amerikako harria bularrean jarri dio sorginari,eskuin goialdean.)Hirugarrean harria, Asiako Txinako murrallatik ekarritakoa.( Irakaslea Asiako harria sabelean jarri dio sorginari,sabel erdian.)Laugarren harria Australiako Sydneiko operatik ekarritakoa.(Irakaslea Australiako harria sabelean jarri dio,sabeleko ezker aldean.)Eta azkenik, Armaga, Bostgarren harria Eurapako Mont Blanc-etik Tuterako Banjaminek ekarritakoa.

    Lurra eta Saturno, Urano eta Martitz,

    buelta emanik.....(Eta hau esanik Europako harria bihotzaren gainean jarri behar zuenean... lau lagunekgelan sartu dira.)Gorka: Geldi! Ez jarraitu erritoarekin!Irakasle g: Zuek berriro?! Ume mukizuak, ez duzue nire plana izorratuko!(Xabi irakasle gaiztoari baloia bota dio eta irakaslea lurrera erori da,kolpe txarra hartzen

    eta ez da esnatu. Irakaslearen poltsikotik giltza batzuk erori dira.)Goiatz: Begira, giltza batzuk erori zaizkio!(Goiatze giltzak hartu ditu).Izar: Zuek irakaslea lurrean mantendu, zu, Goiatz, sorgina askatzera joan eta ni soka bat hartzera joango naiz.(Gela horretan objektu galduen kaxa bat dago eta kaxa horretatik Izarrek konba bat hartu du).

    JASO IKASTOLA LH 6. B. IKASTOLAREN SEKRETUA - GIDOIA 2010-2011

  • 10-11-09

    43 eta 44 (Lau ikasleen artean irakaslea lotu eta sorgina askatzea lortu dute).(Irakasle ona atearen ondotik pasa da).Irakasle o: Zer gertatzen da hemen?!Sorgina: Zoro honek sorgin bat naizela uste du eta hil egin nahi ninduen.Irakasle o: Tuntuntzat hartu al nauzue!?Gorka: Ez, egia da, ikusi nola duen irakasleak gela! Errito bat egiten ari zen!(Irakaslea gela begiratzen hasi da)Izar: Bai, egia da, horregatik irakaslea lurrean etzan dugu!!Irakasle o: Bueno sinetsi beharko dizuet, lasai, udaltzainei deituko diet.(Irakasle onak udaltzainei deitu die).Irakasle o: (092) Bai!? Kaixo, etorri bizkor Miluze Zubia kalera, 14, Jaso ikastolara.1.udaltzaina: Oraintxe bertan joango gara, lasai. Istripu bat ikastola ondoan gertatu da

    eta ia bertan gaude!(Udaltzainak etorri dira).1. udaltzaina: Zer gertatzen da hemen?(Sorgina izeba-udaltzainarengana joan da eta besarkada bat eman dio)Sorginak: Izeba! (Besarkatu erdi negarrez)Irakasle zoro honek sorgin bat naizela uste du eta ni akatzen saiatu da!!Irakasle o: Egia da, nik ziurtatu dut.2. udaltzaina: Ongi da, maitea, eroetxera eramango dugu ero arriskutsu hau. Bageneraman hiru hilabete zure bila. Okerrena espero genuen.Irakasle o: Eskerrik asko, udaltzain jaun-andreok!2.udaltzaina: Ez horregatik, gu bakarrik gure lana betetzen saiatzen gara (firmes

    jarrita).(Bi udaltzainek irakaslea eramaten dute).Irakasle g: Ez, ume hori sorgina da eta harri bat dauka...2. udaltzaina: Bai, bai eta elefanteek hegan egiten dute... (Begia kliskatu dio sorgin-ilobari).Bost umeek: Agurrrr!(Udaltzainak eta irakasleak joan dira).Gorka: Bueno, harria suntsitu beharko dugu, ezta?

    JASO IKASTOLA LH 6. B. IKASTOLAREN SEKRETUA - GIDOIA 2010-2011

  • 10-11-09

    Xabi: Ah bai, zer jartzen zuen ordenagailuan?Goiatz: Ez naiz gogoratzen, zu Izar zerbaitetaz oroitzen zara?Izar: Bai, lehen ordenagailuan irakurritakoaren arabera, soilik elkarrekin maiteminduta dauden bi pertsonak, harria batera helduz desagertarazi dezakete. (Goiatzek harria hartu du baina Xabi kentzen saiatu da. Bat-batean, elkarri begietara begiratu diote eta harria desagertu da. Goiatz eta Xabi gorri jarri dira eta Izar eta Gorka barrezka hasi dira.) Sorginak: Azkenean, harria suntsitu duzue! Mila esker!

    9. SEKUENTZIA: SORGINA DA!TALDEKIDEAK: Ruben Cherif, Pablo Roncales, Amaia Urtasun eta Amaia Astigarraga. 45 (Hurrengo egunean).

    (Gaur, Goiatz ez da bere amonarekin etorri). (Aurrerago Izarrekin topatu da eta aurrerago Xabirekin. A eta nola ez, geroago Gorka). Izar: Ze ondo, dena normaltasunera itzuli da.

    Xabi: Non dago zure amona?Goiatz: Ez dakit, Joxepe izeneko batekin gelditu da.Xabi: Ze orain zuere amatxik nobioa dauka edo zer?Goiatz: Nire ustez bai (aurpegi arraroa jarri du Goiatzek).Gorka: Gauza bat ez zait oso argi gelditu, sorgina al zara edo ez zara?Sorgina: (Barrezka hasi da).Nola izan behar naiz ni sorgin, mesedez, oraindik horretan sinesten al duzu?Xabi: Beno, azkenean dena ongi atera da.Sorgina: Ui, itxoin, motxila ahaztu zait. Zuek jarraitu, ez du axola, aurreratuko zaituztet.(Bere botatik atera duen makila magiko batez gelako atea ireki du). Xabi: Begira!!Izar: Zer gertatzen da? Xabi: Begiratu gela aldera!!

    JASO IKASTOLA LH 6. B. IKASTOLAREN SEKRETUA - GIDOIA 2010-2011

  • 10-11-09

    (Sorginak beste hitz magiko batzuekin motxila jantzi du. Denek ikusi dute).Gorka: Nola egin duzu hori!? Oraintxe esan duzu sorgin bat ez zinela! Esan behingoz

    egia!Sorgina: Bale, bale, baino eseri. (Gelan sartzen dira).Hasieratik azalduko dizuet. Maialen ez da nire benetako izena, nire izena... Graziana Zozaia da.Goiatz: Grazia zer ??Xabi: Graziana deitzen da, zer orain gorra zara ala zer?Goiatz: Ni gorra... Eta zu zer perfektua al zara?Gorka: Isildu, utzi Maial... Grazianari hitz egiten.Sorgina: Nire amona eta nire ama Graziana deitzen ziren, horregatik ni Graziana deitzen

    naiz. Aitortzen dut, sorgin bat naiz eta botereak ditut.Izar: Eta zergatik ez diguzu lehenago esan?Sorgina: Egon naizen leku guztietan, desberdina nintzela konturatu direnean bakarrik

    utzi naute. Eta hemen berdina gertatu behar zitzaidala uste nuen.Xabi: Hemen pertsona onak gara eta onartzen zaitugu, gainera ez duzu ikusi hemen inor

    ez dela normala?Gorka: Gainera, abantailaren bat izango du zure laguna izateak,ez?(Irudi batzuk non hegan agertzen diren zerbait esaten. Sorginak kamarari begi-

    kliska eginen dio eta jarraian bideoklipa). LH6B

    JASO IKASTOLA LH 6. B. IKASTOLAREN SEKRETUA - GIDOIA 2010-2011