"buscar y seleccionar en internet" galdetegia

  • Published on
    23-Mar-2016

  • View
    222

  • Download
    6

DESCRIPTION

interneten informazioa bilaru, hautatu eta aurkitzeari buruzko galdetegia.

Transcript

Informazio-Konpetentziak ikasgaia

Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Irakurketa-galderakMonereo, C.; Fuentes, M. (2007). Aprender a buscar y seleccionar en Internet. In: Internet y competencias bsicas. Barcelona: Gra. Lehenengo artikulu osoa irakurri eta gero erantzun galdera hauek.

Koadroen barruan idatzi ordenagailuarekin.

Bukatzean Internetera igo. Gero zuen blogean Irakurketa 3 ekarpena egin eta esteka txertatu.

1. Zergatik gaur egun da inportantea informazioa bilatu, aukeratu eta interpretatzen ondo jakitea? (Hiru arrazoi gutxienez) Gaur egun, ezagutza etengabe berriztatzen ari delako, gaur aktualitate dena bihar zaharkitua gera daiteke. Garrantzitsua da ikasleen autoformatzeko eta informazioa eskuratzeko gaitasunaz arduratzea. Egunean egoteak, materia batean aditua izateak eta lan bat burutzeko guztiz gai izateak, ikusteko gehiago izango du, ezagutza zehatzak izateak baino. Une bakoitzan egokiak eta esanguratsuak diren ezgutzetara heltzeak garrantzi handiagoa izango du, beraz.

Ez ditugu informazioa arakatu eta irensten duten ikasleak nahi, datu hauek beharrezkoak, baliozkoak eta originalak diren axola gabe. Alderantziz, behar duguna, ikasle arretatsuak dira, egoeraren arabera baliozko datuak eskuratzen eta moldatzen dituztenak.

2. Zer da euskarri hipertestuala? Zergatik definitzen da Internet hipermercado hipermedia bezala?

Euskarri hipertestuala, erabiltzaileari informazio batetik beste batera jauzi egiten uzten dion formatu mota da, modu garden eta apal batean. Informazioa modu erakargarri eta malguan aurkeztu ohi da, nabigazio aukera asko eskainiz, dokumentu batean nahiz horretatik kanpo, beste testu batzuetara lotura, soinu, irudi, mapa eta animazioekin. Honela, edozein bilaketa hipermerkatu hipermedia batean bihurtuz.

3. Egileak aipatzen ditu Interneten arrisku batzuk. Zure ustez zein da arrisku handiena? Zabor informazioa izan daiteke arriskurik nagusiena, izan ere, informazioaren kontrol eza gehiegizkoa da. Ondorioz, gai beraren inguruan bigarren bilaketa bat egiterakoan emaitza zeharo desberdinekin aurki gaitezke. Honek, ziurtasun eza eta zalantza eragin ditzake gugan.

4. Informazioa era estrategikoan bilatzerakoan kontuan izan beharreko faktore batzuk aipatzen dira. Zeintzuk dira? Bilaketaren helburuak kontuan harturik, sarean informazioa modu askotan bila genezake:-Bilaketaren eskariak jazartzen dituen behar eta mugak.

-Erabiltzailearen beraren ezaugarri propioak.

-Mugitu behar dugun bilaketaren ingurunea.

5. Zergatik uste duzu esaten duela hau llevar a termino un proceso de planificacin-revisin-regulacin y evaluacin sistemtico puede compensar la falta de conocimientos temticos previos? Urrats jakin batzuk aurrez jarriz gero, eta gero hauek jarraituz bilaketa eginez, informazio egokia aurkitzera helduko gara. Horrela, nahiz eta aurretik gure ezagutza maila gorena ez izan informazio egokia lortuko dugu.

6. Artikuluan ikasle askok egiten duten bilaketa desegokia deskribatzen da. Horietatik, aipatu zuk maiz egiten dituzun hiru jarduera eta azaldu zure ustez zergatik egiten dituzun. Hitz gakorik erabili gabe egiten ditugula sarri bilaketak, asko pentsatu gabe eta kontutan hartu gabe benetan zer behar dugun. Hizkunta bakarrean egiten ditugula bilaketak, beste hitzkuntzaren batean informazio gehiago egon daitekeela konturatu gabe.

Lehenengoan aurkitu ez badut, azkar etsitzen dudala. Eta berriz saiatu gabe edo hobeto aztertu gabe uzten dugula

7. Zer esan nahi du las revisiones deben ser constantes a lo largo de todo el proceso hasta concluir en una seleccin critica de la informacin encontrada? Informazioa bilatzerakoan, iturri ezberdinak kontsultatu behar dira, kontutan hartuz bilaketa hasterakoan ikuspuntu kritiko baten irizpideak jarraitu behar direla. Nahi dugun kontsultaren informazioa iraunkorra eta baliozkoa izan behar da, nahi dugun informazioa era egokian lortu ahal izateko.

Autorregulatu behar gara. Ikusi behar dugu zer erabiltzen dugun eta zer ez.

8. Aztertu 2. Koadroa, bilaketa-estrategiaren ingurukoa. Condiciones atalean dauden hiru puntuak zer esan nahi dute?Aurkitu nahi dugun informazioa zehatza izan dadin, kontutan hartu beharreko hiru puntuen esanahia hurrengoa da:

*Eskaerak, aurkitu nahi duguna zer den argi izaten zentratu behar gara, nahasteak ez egoteko. Oinarrizkoa da zer ari garen bilatzen jakitea.

*Sujetoa, zer aurrezagutza ditugun eta zein den gure jarrera gai baten informazioaren aurrean aztertu behar dugu.

*Ingurua. Gaia hobeto heltzeko zein ingurunean mugitu behar garen jakitea da kontutan hartu beharrekoa. Ajustatu behar gara bilaketen estrategietara.

9. Informazioa bilatu aurretik inportantea da jakitea zenbat informazio behar duzun? Zergatik?Informazio saturazioak behar dugun informazio egokia intoxikatu eta ahultzera eraman dezake. Horregatik oso garrantzitsua da behar dugun informazioa neurri egokian hartzea, gehiegikeriak kaltetu besterik egiten ez duelako.

10. Informazioa bilatu aurretik zergatik da inportantea jakitea ze informazio eta ze kalitateko informazioa behar duzun? Ideiak garbi edukitzeak gauzak ondo antolatzea dakar eta gauzak ondo antolatuz egin beharrekoa hobeto egiten da. Lehenago aipatu ditugun urratsei jarraituz, guk geuk behar dugun informazioa lortuko dugu. Horrela kalitate hobeko bilaketak egingo ditugu. Komeni zaigun informazioa soilik erabiliko dugu eta horrela, gure eginbeharrekoan erabiliko duguna gaiarekiko zehatzago izango da.

11. Ze ezberdintasun da aprendiz permanente eta aprendiz autonomo artean? Bata etengabe ikasten ari denari esango diogu, hau da, aprendiz permanente . Honek bere bizitza guztian zehar ikasten jarraitzen du, honela, aldaketa teknologikoen aurrean ohitu egingo da. Aldiz, aprendiz autonomo deituko diogu bere errekurtsoak modu autodirigitu batean erabiltzen dituena da, baina ez, modu autodidaktiko batean.

12. Ze erlazio dago informazioan konpetente izatea eta aprendiz estrategico artean? Aprendiz estrategico deritzogu, bilatzen duenaren inguruko errekurtso edo ezagutzak dituenari, baina erabaki zehatzak hartuz ikastearen esparruan. Egoera bakoitzean bereiziz zer den egokia, eta zer desegokia.

Informazioan konpetente izatea, aldiz, bilatutako informazioaren erabilera egokia egiten duenari izan daiteke, honen inguruan ezagutzarik izan gabe. Hutsetik hasita, beharrezkoa eta behar ez dena bereizten dituena, alegia.

IZENA: AIALA ETA ELI

3