Albaola Elkartea Eta Jon Maia Galdetegia

  • Published on
    21-Oct-2015

  • View
    31

  • Download
    17

Transcript

5. Bidaiak B12 Barakaldoko Hizkuntza Eskola ALBAOLA ELKARTEA Euskal Herriko itsas ondarea mantendu, babestu eta ezagutaraztea du helburu.Sarritan euskaldunon itsas ondare kultural baztertua, ahaztuta edo ukatua izan dela uste dute. Horregatik, garai bateko ontzien erreplikak egiten dituzte, garai bateko teknikekin, gero tripulatzeko intentzioz. Maiatzaren 27an, osteguna, Albaola elkarteak antolatutako azken espedizioa, Ternua alderantz abiatuko da, bertan, XVI. mendeko eran eraikitako baletxalupa hartu eta garaiko euskal arrantzaleen ibilbide eta esperientziak bizitzeko asmoz. Jon Maia bertsolari, idazle eta kantaria (besteak beste), beste lagun batzuekin batera, euskal bale arrantzaleek Ternuara egindako bidaiak birgogoratuko dituzten espedizioren parte izango da. Apaizac obeto proiektua, alegia. Izan ere, XVI. mende inguruan urtero Ternura abiatzen ziren bale-ehiztari eta bakailao-arrantzaleek harremanak zituzten bertako hainbat tribu indigenekin; are gehiago, pidgin bitxi batean hitz egiten zuten, euskara eta bertako hizkuntza nahasita. Albaolak aurten egingo duen espedizioari buruz eta euskal arrantzaleek utzitako uharari jarraituz egingo duten bidaia bitxi honetaz mintzatu gara Jon Maiarekin eta hauexek kontatu dizkigu: 5. Bidaiak B12 Barakaldoko Hizkuntza Eskola Entzumena: JON MAIA Apaizac hobeto espedizioan GALDETEGIA Esan egia edo gezurra den, Jon Maiari egindako elkarrizketan entzundakoaren arabera. (Hala bedi irratia) 1- Jon Maia bertsolaria, abentura bitxi baten partaidea izango da. 2- Pasaiatik abiatuko dira Red Bay-ra (Labrador) XVI.mendean bezala, baletxalupa batean arraunean. 3- San Joan galeoia; Pasaian egindakoa, 1575an, Red Bay-n hondoratu zen. 4- San Joan galeoiak zeramatzan bale-txalupetako bat ederto kontserbatu izan da itsaso hondoan. 5- Albaola elkartekoek galeoiaren erreplika egin dute,garai haietako teknikak erabiliz. 6- Jon Maiak espedizioaren berri izan zuenean, Albaolakoei deitu zien bertan parte hartzeko 7- Espedizio honek Jon Maiak gustuko dituen ia gauza guztiak batzen ditu. 8- Albaola elkartekoen ustez, gaur egun Euskal Herrian itsasoari bizkar emanda bizi gara. 9- 400 urtean euskaldunak makailao eta bale arrantzan joan izan ziren Ternuara. 10- Euskaldunek erabiltzen zituzten labeak, indioek eraiki zituzten. 11- Balearen olioa gaurko petroleoaren balioarekin aldera genezake.